Eusko Ikaskuntzak, Biarritzeko Hiriarekin elkarlanean, 2005az geroztik urtero bekak ematen ditu Euskal Herriari edo euskal kulturari buruzko lanak bultzatzeko diziplina guztietan.
Datorren uztailaren 6an 18:00etan Biarritzeko Herriko Etxean banatuko dira Eusko Ikaskuntza-Biarritzeko Herriko Etxeko ikerketarako diru laguntzak.
Zeremonia hau Biarritzeko Herriko Etxeko lehen solairuan iraganen da, ikasle sarituek bertan aurkeztuko dituzte beren lanak.
Hauek dira 2022ko ikasle sarituak:
Tesi lanak
- Ihintza Marguirault Arrosagaray
Euskal komunitateak eta haien dinamikak 1713 eta 1758 artean Cap Bretonen, Louisburgon eta beste leku batzuetan
Master lanak
- Joana Ybargaray
San Joseren Gaganteco devotionea cazpi mysterio edertasun liburuaren analisiaren argitalpena eta asaldura - Adrea Ibarra Ortega
Intersekzionalitatea Eider Rodriguezen obran - Cristina Ruiz Uriarte
Nafar lapurtera gorria. Le reveil Basque (1886-1894) astekaria
Zeremoniaren ondotik zintzur bustitze bat eskainiko da.