Sho Hagio: euskal kultura japoniarrez

Gure bazkideak

2023/09/20

Sho Hagio: euskal kultura japoniarrez

Euskal Herriko bazkide japoniarrak euskal gizarteari eta kulturari buruzko bere liburua berrargitaratu du, lehen aldiz argitaratu eta hamaika urtera.

Ekonomialaria, irakaslea, itzultzailea eta soziologia-ikertzailea, Tokioko Euskal Etxearen sortzaileetako bat izateaz gain, Sho Hagiok Gendai Basuku wo Shiru tame no 50 Shou (50 kapitulu gaurko euskal gizartea eta kultura ezagutu eta ulertzeko) liburua argitaratu zuen 2012an, Japoniako jendeari euskal kulturaren oinarriak ezagutarazteko tratatua.

Hiromi Yoshidarekin elkarlanean idatzitako lana Tokioko Akashi Shoten argitaletxe ospetsuak bere katalogoan jarri zuen. 2.500 aleko lehen edizioa agortuta, argitaletxe berak berriro argitaratu du.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp