Solasaldiak: Ekonomia feminista

Solasaldiak

2020/10/21

Solasaldiak: Ekonomia feminista

Ekonomiak pertsonen zerbitzura duen balorea eta funtzio horretan emakumeek duten papera aztergai izango dira hil honetako Solasaldiak atalean.

"Bizitza erdigunean; zer nolako politika publikoak behar ditugu?” sinposioa hastear denean (Bilbo, azaroaren 5ean), Solasaldiak atalean Mertxe Larrañaga eta Yolanda Jubetoren arteko hizketaldia berreskuratu da.

Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa fakultateko ekonomialari eta irakasleek, ekonomia feministaren kontzeptua landu dute, bere jatorria eta orainaldi konplexua ulertzeko tresna gisa duen balioa. Halaber, sistemak martxan jarraitzeko beharrezko dituen jarduera eta lan asko daudela azpimarratzen dute, baina lan horiek ikusezinak dira.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp