Solasaldiak: Euskal Hezkuntza Sistema

Solasaldiak

2020/02/20

Solasaldiak: Euskal Hezkuntza Sistema

Otsailean ikus-entzunezko elkarrizketak biltzen dituen “Solasaldiak” atala Euskal Hezkuntza Sistemaz arituko da.

Nora Salbotx eta Hur Gorostiagak Euskal Hezkuntza Sistemaren ezaugarriak azaldu dituzte eta hezkuntzak egungo gizartean jokatu behar duen rola aztertu dute. Gainera, 2020ko Urteko Galderari erantzun diote: zein hezkuntza sistema behar du Euskal Herriak XXI. mendeko erronkei aurre egiteko? Era berean, Eusko Ikaskuntzak alor honetan bultzatutako lan programaren helburuak, gakoak eta estrategiak zehaztu dituzte.

Nora Salbotx Nekazal Hezkuntzan aditua da eta Hezkuntza eta Komunikazioan gradu-ondokoa du. Amaiur ikastolako zuzendari eta irakasle ere bada. Bestalde, Hur Gorostiaga Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazio den Seaskako zuzendari da eta euskal konfederazioko kidea.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp