Solasaldiak: Euskal Hezkuntza Sistema

Solasaldiak

2021/02/17

Solasaldiak: Euskal Hezkuntza Sistema

Irakaskuntzan esperientzia duten bi emakumek Euskal Hezkuntza Sistemari buruz hitz egin dute Solasaldiak ikus-entzunezko atalean.

Maialen Idoate euskara irakasle izan da eskola publikoan, eta, 2015etik, Ipar Euskal Herriko Irakaskuntza Publiko eta Elebidunerako Euskal Hizkuntza eta Kulturako aholkulari pedagogikoa da. Bestalde, Carmen Gallego Muguruzak ibilbide profesional luzea du hezkuntzaren kudeaketan, irakaskuntzan eta plangintzan.

Elkarrizketan, besteak beste, hezkuntzak gaur egungo gizartean duen zeregina aztertzen dute, baita Eusko Ikaskuntzak Euskal Hezkuntza Sistemari buruz duen ikasketa-programari titulua ematen dion “geroaren alde elkarrekin lan egitea” leloaren esanahia ere. Programa horren helburu eta profilei buruz ere aritu dira elkarrizketan zehar.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp