Xabier Erize eta Carlos Vilches ikerlari eta zuzendari zientifikoak Eusko Ikaskuntzako kameren aurrean izan dira hil honetan.
Apirilaren 1ean Iruñean Eusko Ikaskuntzak Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin sustatutako ikerketa aurkeztu ondoren (buletin honetan bertan horren berri ematen da), bertako zuzendari zientifikoek solasaldi bat izan zuten eta hori jasotzen da hil honetan Solasaldiak ikus-entzunezkoen atalean.
Xabier Erize soziolinguista eta Filologian doktoreak eta Carlos Vilches Soziologian doktoreak hizketaldi honetan zehazten dituzte ikerketaren motibazioa eta helburuak, metodologia eta emaitza nagusiak, baita indarguneak eta mugak ere. Azkenik, Nafarroan euskararen sustapena txostenaren ondorioei buruz egin ahal izango den aplikazio praktikoa zehazten dute, gizartean oihartzuna duten elementu diskurtsiboetatik abiatuta.