Solasaldiak: Euskonews, 25. urteurrena

Solasaldiak

2023/12/19

Solasaldiak: Euskonews, 25. urteurrena

1998 eta 2011 bitartean Euskonewseko bultzatzaile eta lehen zuzendari izandako Josemari Velez de Mendizabal Solasaldiak atalean aritu da.

1998ko irailaren 8an, Eusko Ikaskuntzaren 80. urteurrenarekin batera, Euskonews argitaratu zen: zientzia, kultura eta gizarte-berrikuntzari buruzko lehen euskal aldizkari digitala. Proiektua nola sortu zen eta arrakastaren gakoak azaldu ditu Josemari Velez de Mendizabalek elkarrizketan. Euskonewsen hastapenetako helburuetako bat euskara Interneten kokatzea zela kontatzen du, bai eta nola gauzatu zen zehaztu ere. Aldizkariaren arrakastetako bat 2002an KOSMOpolita sortzea izan zen, munduan euskal presentziari buruzko atala, 21 urte geroago aldizkariko ardatz garrantzitsu izaten jarraitzen du eta 700 aldiz argitaratu da. Ezin ahaztu pertsonaia garrantzitsuenei egindako bideo-elkarrizketak, gaur egun errepikaezinak diren testigantzak dira zenbait.

Azkenik, Josemari Velez de Mendizabalek Euskonewsen etorkizunerako dituen desioen berri eman du.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp