Solasaldiak: Gazte Saria 2024

Solasaldiak

2024/05/27

Solasaldiak: Gazte Saria 2024

Maite Aizpurua eta Garazi Navas, Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte Saria 2024 irabazi dutenak, Solasadiak saioan arituko dira hil honetan.

Adarbakarra eta soinujolea” da 2024ko Eusko Ikaskuntzaren-LABORAL Kutxa Gazte Sariak babestu duen proiektuaren izenburua. Nola sortu zen eta elkarrekin lan egitera zerk bultzatzen dituen azalduko digute egileek. Beren proposamen artistikoaren helburuak deskribatzen dituzte, eta musika, literatura eta arte eszenikoak batzea helburu duen lan performatibo baten ildo nagusiak aurreratzen dituzte.

Gainera, adarbakarraren esanahia zehazten dute, euskal mitologian oso ohikoa ez dena, eta akordeoiarekin duen lotura. Azkenik, biek diziplina arteko sorkuntzari ematen dioten balioa aztertzen dute.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp