Solasaldiak: GizarteLAB proiektua

Solasaldiak

2021/03/18

Solasaldiak: GizarteLAB proiektua

Auxkin Galarraga eta Javier Castro soziologoak dira hil honetako solasaldiaren protagonistak. Hizketaldi hori GizarteLAB programaren ingurukoa da.

GizarteLABen helburu orokorra da egungo erronkak identifikatzea eta herritarrei trantsizioetarako eskumenak ematea. Azken batean, biztanleria trebetasun sozialetan gaitzea etorkizun hurbileko erronka demografiko eta ekologikoak kudeatzeko.

Elkarrizketan, proiektuaren zuzendari zientifiko Javier Castrok eta proiektuko kide Auxkin Galarragak trantsizioak zer diren azaltzen dute, nola eragiten diguten eta arrakastaz nola egin diezaiekegun aurre. Eta, azkenik, GizarteLAB programaren edukiak zehazten dituzte.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp