Solasaldiak: hurrengo eguna irudikatu

Solasaldiak

2020/04/23

Solasaldiak: hurrengo eguna irudikatu

Zein rol jokatuko dute informazio eta komunikazioaren teknologiek pandemia ondoren? Horri buruz hitz egin dute bere etxeetatik bi espezialistek.

Hil honetan, Solasaldiak atalak web-kamera formatua aplikatu eta elkarrizketa telematikoa sustatu du. Batetik, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta hezkuntza, nahiz Informazio eta Komunikazioaren teknologiaren alorreko zenbait graduondokotan irakasle den Maite Goñi eta, bestetik, Informazio eta Komunikazio Teknologietan aditu, garatzaile, hacktibista, irakasle eta komunikabideetako kolaboratzaile Gorka Julio.

Pandemia ondorengo gizartea nolakoa izango den irudikatzeko eskatu genien eta bere aurreikuspena egiteko gure bizitzetako alorretan IKTek izango duten garapenari dagokionez: lana eta telelana, online irakaskuntza, autonomia eta sormena eta giza harremanak. Azkenik, gure garaiko ikur izango dela dirudien “biralitatea” kontzeptua landu dute.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp