Solasaldiak: Iñaki Martínez de Luna eta Irati Iciar Madinabeitia

Solasaldiak

2023/11/23

Solasaldiak: Iñaki Martínez de Luna eta Irati Iciar Madinabeitia

Euskararen iragana, oraina eta etorkizuna izan dute hizpide euskalgintzako bi erreferentek.

Manuel Lekuona 2023 saria, Soziologiako doktorea eta ikertzailea, irakaslea eta euskararen sustatzaile Iñaki Martínez de Luna eta historialaria eta Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari Irati Iciar Madinabeitia aritu dira solasean.

XXI. mendeko Euskal Herriko errealitate kultur-anitza; une honetako euskararen indarra eta ahuleziak; belaunaldi berriek hizkuntzarekiko duten jarrera; asoziazionismoaren eta talde-lanaren garrantzia, eta Arabako lurraldearen bilakaera soziolinguistikoa, Solasaldiak ataleko kameren aurrean landu diren gaiak izan dira, elkarrizketa interesgarri eta bizi honetan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp