Solasaldiak: Internet eta demokrazia

Solasaldiak

2022/03/18

Solasaldiak: Internet eta demokrazia

Hil honetan Solasaldiak atalak Donostian egindako mahai-inguruaren laburpena biltzen du “Gizarte digitala, pertsonen gizartea” izeneko zikloaren baitan.

Eusko Ikaskuntzak antolatuta, Orkestrarekin –Lehiakortasunaren Euskal Institutua– elkarlanean, hiru adituk hainbat ikuspegitatik landu zuten “Internet eta demokrazia: zein politikarantz goaz?” gaia.

Agustin Zubillagak (Orkestra) moderatzaile lanak hartuta, parte hartu zuten: Nicanor Ursua (UPV/EHU, RIEVeko zuzendaria), “¿La crítica mejora la democracia? Malos tiempos para el diálogo” gaiaren inguruan; Xabier Insausti (UPV/EHU), deliberazio digitalaz eta horri buruzko galdera mahaigaineratu zuen “Deliberación digital: ¿comunicación o incomunicación, cohesión o fragmentación social?”; eta Eva Silván Miraclek (politologoa, Giza Eskubideen ekintzailea), demokraziaren osasun-egoera aztertu zuen.

Solasaldiak atalean hitzaldi horien laburpena aurki daiteke.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp