Hil honetan, Solasaldiak ikus-entzunezko atalak Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuaren baitan egindako mahai-inguru baten grabazioa eskainiko du.
Kongresuko lehen eguneko gaia "Eredu sozio-ekonomiko berria eta ongizatearen gizartea" izan zen eta horren baitan ‘Iraunkortasuna eta belaunaldien arteko elkartasuna’ mahai-ingurua egin zen.
Elkarrizketaren abiapuntua trantsizio demografikoak Euskal Herrian izan duen eragina da, jaiotze tasa baxuaren, biztanleriaren zahartzearen eta belaunaldi faktoreen aurrean ditugun erronkak izan ziren. Itziar Aguado UPV/EHUko irakasleak, Javier Burón NASUVINSAko ordezkariak eta Concepcion Patxot Bartzelonako Unibertsitateko irakasleak jorratu zituzten gaiak, Orkestrako Mercedes Oleaga moderatzaile zutela.