Solasaldiak: Itziar Gandarias

Solasaldiak

2020/01/16

Solasaldiak: Itziar Gandarias

Itziar Gandarias Goikoetxea, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta feminista, intersekzionalitatearen kontzeptuan sakontzen du Solasaldiak ekimenaren emanaldi honetan.

Solasaldiak atalean landu da “Intersekzionalitatea: identitate anitzak” gaia, pasa den urte bukaeran, Bilbon, izan zen sinposioa aitzakiatzat hartuta. Bertako hizlarietako bat da protagonista, Itziar Gandarias Goikoetxea, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta feminista.

Mugimendu feministaren egungo erronkak aztertu ditu, eta baita konkretuki Euskal Herrian dituenak ere, bai eta “intersekzionalitate” kontzeptua eta teoria eta praxi feministan dituen aplikazioak, besteak beste.

Irakasle lanarekin batera, Gandarias mundu feministako ekimen eta gizarte kolektiboekin elkarlanean aritzen da, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa eta “Babel” Munduko Emakumeak elkartearekin, kasu.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp