Solasaldiak: Izaskun Goñi eta Sara Turumbay

Solasaldiak

2019/04/17

Solasaldiak: Izaskun Goñi eta Sara Turumbay

Nafarroako Gobernuko Energia eta Berrikuntzako Zuzendari Nagusi eta Eusko Ikaskuntzako bazkide Izaskun Goñi eta Sara Turumbay NAITEC-Teknologia Gune I+G Automozio Megatronikoko Giza Baliabideetalo Zuzendaria solasean aritu dira.

Elkarrizketa aberatsa izan zen oso, gogoeta eta proposamenei zegokienez eta bi tertuliakideek gure herrialdearen etorkizunari begira berebizikoak diren alderdietan sakondu zuten: belaunaldien arteko elkarlana, lan bizitzaren egitura, adinduen zaintzaren feminizazioa, zahartze aktiboa eta biztanleria piramidea eta Ongizate Estatuan izan ditzakeen ondorioak, besteak beste.

2015az geroztik, Solasaldiak ekimenak ibilbide sonatua duten pertsonak elkarrizketan jartzen ditu, aktualitatezko arazo eta erronkei buruz hitz egiteko.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp