Solasaldiak: Ongizate Ereduak

Solasaldiak

2019/10/21

Solasaldiak: Ongizate Ereduak

Gizarte Ekintzako zuzendari eta Elkartasun proiektuen zuzendaria Euskal Hirigune Elkargoan, Jean-Jacques Manterola, eta Eguía Careaga Fundazioko SIIS, Dokumentazio eta Ikasketa Zentroko zuzendari Joseba Zalakain solasean aritu dira.

Eusko Ikaskuntzak Ongizate Ereduei buruzko programa estrategikoaren irekieraren baitan, bi adituek hainbat gairi heltzen diete, hala nola, etorkizunari begira gure sistemek dituzten erronka eta buruhausteak, Euskal Herriko ereduen arteko aldeak, edota lurraldeen arteko elkarlan ekimen eta proiektuak garatzeko aukera, ikuspegi sozialetik garrantzia duten beste zenbait alderdiren artean.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp