Solasaldiak: Zahartzea eta mendekotasuna

Solasaldiak

2021/05/19

Solasaldiak: Zahartzea eta mendekotasuna

Bi aditu hitz egitera gonbidatu ditu Solasaldiak atalak Zahartzeari eta mendekotasunari buruzko Mugaz Gaindiko II. Mintegia dela eta.

Mendekotasunaren eta zainketen arretarako ereduen inguruan, Matia Institutuko ikertzaile eta zuzendarikide Elena del Barrio eta Koldo Robles-Aranguiz ADAPA elkarteko zuzendari nagusia (Ipar Euskal Herrian adinekoen sei egoitza kudeatzen dituen elkartea) elkartu dira.

Elkarrizketan, funtsezko alderdiak lantzen dituzte, hala nola Euskal Herriko zahartze gero eta handiagoa eta jaiotza-tasa gero eta txikiagoa; erronka nagusiak biztanleriaren zahartzearen kudeaketa arduratsuari begira; euskal lurraldeek Bidasoaren alde batean eta bestean dituzten berezitasunak, adinekoei laguntzeko; eta sektore horretan lankidetza publiko-pribatuak duen garrantzia. Gainera, Elenak eta Koldok gure gizartean adineko pertsonen balioa eta haien kudeaketak ongizate orokorrerako duen garrantzia azpimarratzen dituzte.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp