Subiranotasun lurralde-gatazkak Europan: mintegi akademikoa Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean

Proiektuak

2021/12/13

Subiranotasun lurralde-gatazkak Europan: mintegi akademikoa Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean

Europako esparruan argitasun araubide baterako oinarriak finkatzeko oinarrizko dokumentu bat landu dugularik, proiektua aurrera doa sendotze akademikoan eta eztabaida teorikoan.

Viento Sur Fundazioaren babesarekin, azaroaren 30ean burutu zen UCMko Lan Harremanen Eskolan eztabaida teorikoetan sakontzeko eta parte-hartze akademikoa zabaltzeko lehen mintegi akademikoa. Proiektuaren marko orokorra aurkeztu zen eta subiranotasun lurralde-gatazkak Europan demokratikoki konpontzeko oinarrien dokumentuaren funtsezko elementuak eztabaidatu ziren. Michael Keating irakaslearen hitzaldiarekin eman zitzaion hasiera saioari: “Argitasun araubide baten komenigarritasuna edo beharra Europan”. UCMko Politika, Administrazioa eta Lurraldea (zuzendaria,Jaime Ferri) eta Espazioa eta Boterea (zuzendaria, Heriberto Cairo) ikerketa-taldeek parte hartu zuten.

Sakontzeko lan hori sendotuz joango da hurrengo mintegietan (Bilbo, Bartzelona). Azken produktu gisa, argitalpen bat eskainiko da bilduko dituena oinarrien dokumentua, sortutako eztabaida akademikoak eta Europako erakunde hartzaileei(EB, EK, ESLE) aurkezteko egingo diren proposamenak .

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp