Subiranotasun lurralde gatazkak Europan

Podcast

2022/04/03

Subiranotasun lurralde gatazkak Europan

Amarauna. Euskadi Irratia

Ukraniako gerra bete-betean, subiranotasun lurralde gatazken inguruan hitz egingo dugu, subiranotasun lurralde gatazkei buruz Europan. 

2019 urtean abiatu zuen Eusko Ikaskuntzak Europako subiranotasun-gatazkei buruzko programa. Lehenengo bi urtetan, Institut d 'Estudis Catalans-ekoekin elkarlanean, eta hamaika nazioarteko eragile eta adituren ekarpenekin, Europako esparruan eragin zezakeen oinarrizko protokolo bat zedarritu zen. Oraingo erronka, berriz, adostasunetan eta kontsentsuetan oinarrituko den marko bat eraikitzea eta Europa mailan zabaltzea. 

Gai horren inguruan solasteko gonbidatu ditugu gure Zelai Nikolas, Eusko Ikaskuntzako kidea eta Eusko Lege Biltzarreko legelaria, eta Mario Zubiaga, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. 

Oír el podcast >>

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp