Toribio Echevarríaren biografia egin du Pedro Berriochoak

Gure bazkideak

2020/05/19

Toribio Echevarríaren biografia egin du Pedro Berriochoak

“Un eibarrés extraordinario: Toribio Echevarría (1887-1968)” liburuan, idazle, politikari eta humanistaren bizitza eta lana bildu du Pedro Berriochoak.

Kutxak argitaratu du Eusko Ikaskuntzako bazkide Pedro Berriochoa Azcárateren lana eta  hirutan zatituta dago. Lehen zatian Toribio Echevarriaren biografia egiten da; bigarrenean, memoriagile, Eibarko euskalkiaren ikerlari gisa eta saiakeragile gisa idatzitako lana aztertzen da, eta hirugarren atalak bere pertsonalitatera gerturatzen gaitu, Echevarriaren ideia, zaletasun eta bizitzan zehar abian jarritako lanen bidez.

Pedro Berriochoa Azcárate Historian doktore da eta Antropologia eta Nekazaritza Teknikari Ingeniaritzan lizentziatua. Irakasle eta hizlari, bost liburu eta artikulu ugari idatzi ditu, bereziki nekazaritzaren historia eta kultur historiari buruzkoak. Como un jardín. El caserío guipuzcoano entre los siglos XIX y XX (UPV/EHU, 2013) doktore tesia Gipuzkoako baserria eta euskal baserriari buruzko azterketa ekonomiko, materiala, sozial eta ideologiko bikaina da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp