Udazkeneko aktibitateak martxan

Berri korporatiboak

2023/09/25

Udazkeneko aktibitateak martxan

Iraila atzera utzita Eusko Ikaskuntza Iparraldek herriko etxeekin lankidetzan zonbait hitzaldi eta interbentzio antolatu ditu urrian.

Hasteko urriaren 5ean Xarles Bidegain ikerlariak Le Dauphin itsasuntzian atzemandako euskarazko gutunetaz hitzeginen digu Donibane Lohizunen Frontoieko gelan.

Ondotik urriaren 26ean berriz Donibane Lohizunen, Madeleine de Jaureguiberry aipagai izanen dugu mahai inguru batean. Hementxe biduko ditugu Sibastarrak pastoralaren idazlea Maritxu Negelua, sujeta Maider Bedaxagar, Begiraleak elkarteko kide bat eta Eloise Durand ikerlaria. Honetan Madeleine de Jaureguiberry-ren ibilbidea aipatuko dugu baita euskararen erakaskuntzan eta euskal kulturaren babeserako egin dituen ekarpenak ere.

Bestalde Eusko Ikaskuntzak Urrunako herriko etxearekin duen hitzarmenaren kari, interbentzioak antolatu dira Urrunan eskolan diren haur guztiei (Elebidun, Murgildu, eta elebakarrentzat) Gau Beltzaren ohitura aipatzeko.

Horren harira urriaren 27ean iraganen den Gau Beltza dinamikan parte hartuko du ibilaldiko pertsonaiei ateak idekiz Baionako beste arnasguneekin lankidetzan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp