Urrezko luma Laura Mintegirentzat

Gure bazkideak

2022/06/10

Urrezko luma Laura Mintegirentzat

Eusko Ikasuntzako bazkide, idazle eta irakasleak Urrezko Luma jaso zuen ekainaren 6an Bilboko Liburu Azokan.

Laura Mintegi Historian lizentziaduna da eta Psikologian doktorea, Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Departamentuko zuzendaria eta irakaslea, eta 2004az geroztik adierazpen-askatasunaren aldeko idazleen nazioarteko elkarte den Euskal Pen Klubeko lehendakaria da.

Urrezko Lumak euskararen edo euskal kulturaren munduko ibilbide distiratsuenak aitortzen ditu. Laura Mintegiren kasuan, “euskararen eta euskal kulturaren ekintzaile” gisa definitzen den idazlea omendu nahi izan da.

Bizkaiko Kultura eta Euskara diputatu Lorea Bilbaok eman zuen saria, Euskadiko Liburu Azoketako koordinatzaile Asier Muniategirekin batera.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp