Urrian jakinaraziko da Manuel Lekuona Saritua nor izango den

Sariak

2019/09/27

Urrian jakinaraziko da Manuel Lekuona Saritua nor izango den

1983an sortuta, Manuel Lekuona Saria da Eusko Ikaskuntzak urtero ematen den sarien artean lehenengo sortu zena.

2019. edizioan aurkeztu diren lau hautagaitzek Eusko Ikaskuntzaren web orri bidez bozkak jaso dituzte iraileko lehen asteetan, azken urteetan egin bezalaxe.

Prozesuan parte hartu nahi izan duten horien iritzia jakinda, urria hasieran Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria eta euskal  eremuko zazpi erakunde erreferentetako ordezkariek - Aranzadi Zientzia Elkartea, Euskal Kultur Erakundea, J.M. Barandiaran Fundazioa, Vianako Printzea Erakundea, Real Sociedad Bascongada de Amigos del País-Euskalerriko Adiskideen Elkartea, Unesco Etxea eta Etxepare Euskal Institutuak- osatutako Erakunde Epaimahaia bilduko da. Ondoren, Eusko Ikaskuntzaren 2019ko Manuel Lekuona Saria jasoko duenaren izena emango da jakitera.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp