Urrirako eta azarorako prestakuntza katalogoa beteta

Berri korporatiboak

2022/10/07

Urrirako eta azarorako prestakuntza katalogoa beteta

Uned-Bergara Ikastetxe Elkartuak, doako hiru ikastaro eskainiko ditu hurrengo hilabetean zehar.

Ikastaro hauek Eusko Jaurlaritzak babesten ditu eta Asmoz Fundazioak kolaboratzen du ikastaroen koordinazioan.

Honakoak dira doako ikastaroak:

Doako online ikastaroez gain, UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboan Formakuntzaren 5. edizioa antolatzen du, Globernance-Gobernantza Demokratikoaren Institutuaren laguntzarekin eta Asmoz Fundazioaren kolaborazioarekin.

Formakuntza hauez gain, EHUren eskutik, Ingurumen Zuzenbidean Masterraren XXVI. edizioan izena emateko azken egunak dira. Xabier Ezeizabarrena irakasleak zuzenduriko Master hau azaroaren 21ean hasten da eta izen ematea irekita dago azaroaren 4ra arte.

Azkenik, Asmoz Fundazioak eta BUAP Mexikoko Unibertsitateak antolaturiko Adimen artifiziala dokumentuen kudeaketan ikastaroa azaroaren 14an hasten da, eta horren izen-emate epeak ere irekita jarraitzen du.

Ikastaro eta formakuntza guztiei buruzko informazioa hemen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp