Urte hastapeneko hitzaldiak Ipar Euskal Herrian

Berri korporatiboak

2023/12/19

Urte hastapeneko hitzaldiak Ipar Euskal Herrian

Eusko Ikaskuntzak zonbait ekimen martxan jarri ditu urte hastapenerako.

Hasteko datorren urtarrilaren 11ean Enaut Etxamendik Euskararen jatorriei buruzko hitzaldia emanen du 18:00etan Baionako egoitzan.

Ondotik Korrika Kulturalaren karietara AEK eta Maiatzekin lankidetzan bi hitzaldi antolatuko dira urtarrileko azken bi asteazkenetan : urtarrilaren 24 eta 31ean bi hitzaldi literario izanen ditugu 18:30etan.

Tartean udazkenean Donibane Lohizunen atzeratuak izan ziren bi ekimen ere planteatu ditugu ; alde Madalena de Jaureguiberryri buruzko mahai ingurua antolatu dugu urtarrilaren 20ean larunbatarekin, eta bestetik Xarles Bidegainen hitzaldia Le dauphin itsasontzian atzemandako gutunetaz entzuten ahalko dugu urtarilaren 25ean ostegunez 18:30etan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp