Urteko galdera 2016: 38 erantzun

Urteko Galdera

2017/01/19

Urteko galdera 2016: 38 erantzun

Nolako hezkuntza eredua behar dugu kultura humanistikoa eta zientziaren arteko banaketa ezabatzeko? Eusko Ikaskuntzak planteatutako galdera honi 38 analistek erantzun diote.

Diziplina anitzetako ibilbide ezaguneko hainbat pertsonak gai horri buruzko gogoeta egin dute Euskonewseko Urteko Galdera sailean. EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko Katedradun eta 2003ko Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saridun Gurutz Jauregi izan zen lehena. Hurrengo asteetan 38 artikulu bildu ziren euskaraz (12), gazteleraz (25) eta frantsesez (1). Ekarpenen ia erdia emakumezkoek egin dute.

Erantzun guztiak irakurgai daude eta eztabaidari irekita, helbide honetan: Urteko galdera

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp