Urteko Galdera: Eduardo Ruiz Vieytez eta Xabier Aierdi

Urteko Galdera

2019/04/14

Urteko Galdera: Eduardo Ruiz Vieytez eta Xabier Aierdi

2019. urteko galderari, "Zein faktoretan egin behar dugu indar berezia Euskal Herriak integrazioan eta gizarte kohesioan aurrera egin dezan lortzeko?" galderari Gizarte Zientzietako bi adituk erantzun diote.

Eduardo J. Ruiz Vieytez Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzietako Fakultateko dekanoak gako diren hiru faktore identifikatu ditu euskal gizarteak etorkizunari begira era positiboan aurrera egitea lor dezan: berrikuntza zientifiko eta soziala; dibertsitatearen kudeaketa demokratikoa eta gizarte zerbitzu aurreratu, jasangarri eta kalitatezkoak.

Bestalde, Xabier Aierdi soziologoak Euskal Herriko eskala ideologiko eta politikoen erradiografia osoa egin du, nahien "ilargiko materiala" eta errealitateen "aztarna digitala" alderatuz.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp