Urteko Galdera eta Solasaldiak

Urteko Galdera

2018/12/14

Urteko Galdera eta Solasaldiak

Beste bi ekarpen egin dizkiote 2018ko urteko galderari: Euskal Herriaren etorkizuna, zer eta nola?

Argitaratu den lehenengoa Etika eta Filosofia Politikoan doktore den Ander Errastik egin du. Hiru ardatzetatik abiatuta garatu du erantzuna, bere ustez herriaren etorkizuna zehaztuko dutenak: bakea, erabakitzeko eskubidea eta Europa. Bestalde, Itxaro Borda idazleak literatura hartu du etorkizun desiratu eta beldurgarri, irudikatu eta proiektatuari begiratzeko.

Halaber, hil honetan Solasaldiak atalak bi soziologoren arteko elkarrizketa berreskuratu du: Fernando Escalante eta Ramón Zallo. Elkarrizketan sakonean landu dituzte, besteak beste: kultur identitateak, publikoaren balorea, komunikabideen sistemaren krisia edo gizarte indarkeria Mexiko eta Euskal Herrian.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp