Urteko Galdera: Euskal Hezkuntza Sistema

Urteko Galdera

2020/10/09

Urteko Galdera: Euskal Hezkuntza Sistema

EHUko hiru ikerlarik egin diote ekarpena Urteko Galderari.

Covid-19 krisiak eragindako testuinguruak etorkizuna birpentsatzeko beharra ekarri du. Gurutze Ezkurdia-Arteaga, Karmele Perez Urraza eta Begoña Bilbao Bilbaok euskal hezkuntza sistemak nolakoa behar duen aztertu dute. Artikuluan XX. mendeko hezkuntza lorpenak errepasatu dituzte, XXI. mendeak planteatzen dituen beharren proiekzioa egin baino lehen.

Ezinbestekotzat jotzen dute hiru lurraldeen arteko koordinazioa eta amankomuneko oinarri sendoetan oinarritutako Hezkuntza Sistema propioa sortzea, identitate soziokultural komunaren sorreratik hasita. Bide horretan, ikastetxe bakoitzaren autonomia lortu behar da eta publiko nahiz pribatuaren kudeaketa, familien, gurasoen, herri erabileen partehartzea jagongo duena. Berebizikoa da ingurune natural eta hiritarraren arteko oreka eta ezagutza aintzat hartzea, bai eta tokian tokiko ezagutzatik ezagutza unibertsalera abiatuko den curriculumaren ezarpena ere.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp