Vasconia 44

Argitalpenak

2021/02/09

Vasconia 44

Online argitaratu den Historia-Geografia Koadernoen zenbaki berriak eduki anitzeko bost artikulu ditu.

José Manuel Cifuentes Pazosek Bizkaiko Aro Modernoko atzerritarren kasu aipagarri batzuk aztertu ditu. Diego de Urrutia almirantearen (1562-1633) hurbilketa biografiko bat eskaintzen du Alex Valledor Arostegik; Ekain Cagigalek, berriz, Miguel Archer (1718-1752) zientzialari bilbotarraren inguruko zalantzak eta inkongruentziak argitzen ditu.

Aitor Anduaga eta Sho Hagio-ren lanak Sauveur Candau-ren (1897-1955) eta beste euskal misiolari garaikide batzuen japoniar kulturarako egokitzapena aztertzen dituzten euskaraz idatzitako artikuluan. Azkenik, XX. mendeko biztanleria-erroldetatik abiatuta, Josu Hernando Pérezek ugalkortasunak Euskadin izan duen bilakaera aztertu du.

Argitaratu berri diren liburuen aipamenek Vasconia aldizkariaren 44. alea osatzen dute, Biography & Parliament UPV/EHUko ikerketa-talde bateratuaren laguntzarekin egina.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp