XIX. Kongresua: 'Beer-pentsatu' Bilbon eta Donostian

XIX kongresua

2024/05/28

XIX. Kongresua: 'Beer-pentsatu' Bilbon eta Donostian

Urriko XIX. Kongresua zabaldu eta sozializatzeko topaketa informalen berriro antolatuko dira.

“Beer-pentsatu” urriko Kongresuko edukiak eta helburuak ezagutarazteko espazio gisa planteatzen da.

Aurtengo otsailean, Gasteizen lehen esperientzia bat planteatu zen, baina ezin izan zen gauzatu eta agenda arazoengatik atzeratu da. Hala ere, aurreratzeko moduan gaude, Donostian eta Bilbon, ekainetik uztailera bitartean, bi topaketa egingo direla, eta, ondoren, beste lurralde batzuetan berriro hastea izango dela asmoa (laster agenda atalean zehaztuko ditugu datak, baita gure bazkideei posta elektroniko bidez jakinarazi ere).

Talde txikitan eta giro lasai eta informalean, “Beer-pentsatu” saioan, Eusko Ikaskuntzaren Kongresuko gaiak (eredu sozioekonomiko berria, gizartea eta lurraldea) landuko dira, formatu ludiko, arin eta gertuan, eta ikuspuntu eta proposamenak trukatuko dira.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp