Zaharkitzearen balio soziala. Bigarren foroa

Foroak eta mintegiak

2016/12/14

Zaharkitzearen balio soziala. Bigarren foroa

Eusko Ikaskuntzak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz programaren baitan, luzatutako eskariari erantzuna emateko helburuarekin, eta Erronka Demografikoa ardatz bezala hartuta, bigarren ekimena burutu berri du.

Zaharkitzearen balio soziala. Bizitza luzeraren iraultza: arriskuak eta aukerak izenburupean azaroaren 4an Aieteko Topalekuan (Donostian) Etorkizuneko Foroa ospatu zen. Bertan, 30 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte, Euskal Herriko bazter guztietatik joandakoak.

Abenduak 2an ospatutakoa, ordea, Hernaniko Orona Fundazioko egoitzan izan zen, bigarren ekimena, alegia. Horretan, gaia berdina izanik, beste ikuspegi batetik landu zen, metodologia desberdina erabiliz.

2016.12.02 Erronka Demografikoa. EASW (Orona. Hernani. Gipuzkoa)

Aieteko saioan, Etorkizuneko eszenario ideal batetik abiatuta gizarte horren adierazgarri eta ezaugarri nagusiak  identifikatu baziren, bai eta horretara iristeko eman beharreko pausoak eta bideak ere, Hernanin aldiz, helburua etorkizuneko 65 urtetik gorako pertsonen profil-tipoak identifikatzea izan zen. Alde batetik zein bestetik, pertsona horien balio sozialetan egin zezaketen ekarpena zein zen ezagutzea eta balio horiek sustatzeko egin beharreko ekimenak plazaratuz.

Azken foro horretan EASW (European Awareness Scenario Workshop) metodologia jarraitu zen. Horretarako, parte-hartzeko deialdia gizarte sektore zehatzei egin zitzaien: herritarrak, enpresariak, politikariak eta teknikariak bezalako multzoak osatuz.

IKUSI MEMORIA

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp