Zahartzea eta mendekotasunaren arretari buruzko Mintegia

Proiektuak

2021/04/12

Zahartzea eta mendekotasunaren arretari buruzko Mintegia

Maiatzaren 7an eta 21ean “Zahartzea eta mendekotasunaren arreta Euskal Herriko lurraldeetan” Mugaz Gaindiko II. Mintegia egingo da.

2019az geroztik, Eusko Ikaskuntzak lurraldeetako mendekotasunaren eta zainketen errealitateak ezagutzea sustatzen du, eragile politiko eta sozialen arteko azterketa bateratua egiteko abiapuntu gisa.

Mintegia formatu birtualean egingo da bi egunetan. Irekiera-ekitaldia, maiatzaren 7an, Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatuak eta Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak egingo dute.

Joseba Zalakainek, programaren zuzendariak, Euskadiko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko Menpekotasunaren Arretarako Sistemen inguruan talde zientifikoak egindako txostena aurkeztuko du. Horren emaitzei buruzkoa izango da hurrengo mahai-ingurua, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Nafarroako Gobernuko eta Pyrenées Atlantiques Departamentuko teknikariek parte hartuko dute bertan. Saioaren azken zatian, hizkuntzen arabera antolatutako taldeetan (euskara, gaztelania, frantsesa), iritziak, jarrerak eta proposamenak finkatuko dira.

Dinamika horien emaitzak maiatzaren 21eko lanaldiaren hasieran jakinaraziko dira. Ondoren, Euskadin, Nafarroan eta Ipar Euskal Herriko hiru esperientzia praktiko azalduko dira. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak gauzatzen dituen politikei buruzko hitzaldi batek itxiko du II. Mugaz Gaindiko Mintegia.
 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp