Zientzia eta teknologia Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean

Ikastaroak

2018/12/14

Zientzia eta teknologia Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren doako ikastaroa (25-50 €ko fidantzarekin) urtarrilaren 29tik martxoaren 12ra.

Zientziaren (eta teknologia) eta Giza Eskubideen arteko erlazioa arrisku eta mehatxuen terminoetan maizegi aurkeztu izan da: poluzioa; aldaketa genetikoak; setiatutako gure intimitatea; arma nuklear eta biologikoak…

Hori guztia egia da, baina egiaren zati bat besterik ez da. Izan ere, erronka eta arrisku hauei guztiei zientziarekin eta teknologiarekin aliantzan soilik aurre egin ahal izango zaiela da egiaren beste zatia. Konponbideak ez dira teknikoak bakarrik izango, baina ezaguera zientifikoari esker soilik iritsi ahal izango dira. Zientziak gure bizi-itxaropenaren handitzea baimendu du eta baita gaixotasun batzuen itzaltzea ere eta haietako askoren kontrola; gainera, gure ongizatea eta gure bizi-kalitatea hobetu ditu.

Informazio gehiago

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp