Zornotzako Emakumeen Kartzela

Gure bazkideak

2020/02/24

Zornotzako Emakumeen Kartzela

Ascensión Badiola Ariztimuño historialariak 1939 eta 1947 urteen arteko Zornotzako Emakumeen Kartzelari buruzko lehen ikerketa monografikoa argitaratu berri du.

Gerraosteko gogorrenetakotzat jotzen zen zentroan ehunka emakume izan ziren eta baita haien seme-alabak ere, azken hauek inoiz ez ziren ofizialki erregistratu eta irabazleen interesen amaraunean galdu ziren haietako askoren arrastoak.

Ascensión Badiola Ariztimuñok idatzi eta Txertoak argitaratutako Individuas peligrosas. La Prisión Central de Mujeres de Amorebieta (1939-1947) gure historiak ia ahaztutako pasarte bati buruzko kontakizun ikaragarria da. Lan horren laburpena Euskonewsen 744. alean argitaratu da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp