Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2015/11/12

Zuberoako Dantzak

Barkoxek eta Etxahun Alkartia lurralde komunitateak babestuta, Zuberoako Dantzei buruzko jardunaldia egin zen Barkoxen larunbatean, hilaren 7an.

Zuberoako Dantzak

Dantza sakonki errotuta dago Zuberoako kulturan eta nortasunean. Baina, nortasun eta kultura modu oro legez, ez dira sekula berdin mantentzen; aldatu egiten dira, mugitu, beren kabuz eta kanpotik jasotzen dituzten kontaktu eta eraginen ondorioz eboluzionatzen dute. Zuberoako dantza egun ezagutzen dugun bezala Frantziako armadako maisuen eraginpean egon da, XIX. mendean zehar batez ere. Goizeko saioan, Claude eta Jon Iruretagoyenak prozesuaren nondik-norakoak deskribatu zituzten modu erabat dokumentatuan. Arratsaldez hiru bideo bikain proiektatu ziren: Bat Jean-Michel Guilcher-ena, beste bat 1968ko Altzürüküko maskaradei buruzkoa eta amaitzeko, Tartatxu maisuaren pausoak? Jardunaldia amaitzeko, mahai-ingurua izan zen Patrick Quéheille, Johañe Etxebest eta Peio Labeyrie-ren parte hartzearekin, zeinean egungo aldaketa eta sormena sakon jorratu zen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp