Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ARITZ ADARREAN
Testu normalizatua
ARITZ ADARREAN
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
LEINTZ-GATZAGA
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

Aritz adarrrean belatxinga dantzan,
esku zuri ederrean lorea.
Bart amarretan eraman dute
gure auzoy onetan andrea.
¿Zein izan ote da nor izan ote da
eraman duen morroskoa?
Bai izan ote da ez izan ote da
gure aldameneko oinordekoa?

Ederr da amilotxak uda len goizean
txioka ta adarrik adarr astea.
Txori dantzariok buru beltsak dira,
ezkonberri hura buru txuria.
¿Nundiko, noiztiko,zezazkoy ote du
buruan zeukan estalkia?
Paristik senarrak atzo ekarririko
arreun ta perlazkoa guzia."