Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ATEA TTAN TTAN
Testu normalizatua
ATEA TTAN TTAN
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
HAZPARNE
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

Atea ttan ttan yo nizun
eta etzaundan erresponditu.
Berriki ere yo nizun
eta zer nahi nuen galdatu.
Ene maitea, nahi nike
zu zure hitz bat beharriratu
zure hitz bat beharriratu.
II
Xakurra xaingalari dizugu
harek salaturen gaitu.
-Ogia sakelan dizut eta
hartarik emanen diogu (bis)
III
Gure xakurrak eztitu nahi
bertzek emanek ogirik.
-Urzo ta eper emanen diogu
ezpalin bada bertzerik. (bis)
IV
Atea ere karrankari dugu
harek salaturen gaitu
-Olioa sakelan dut eta
hartarik emanen diogu. (bis)"