Euskal kantutegia
- Berezko izenburua
- AMA EZKONDU (II)
- Testu normalizatua
- AMA EZKONDU
- Kantutegia
- Cancionero Popular Vasco
- Argitalpenaren urtea
- 1922
- Argitaletxea
- BOILEAU
- Argitalpen tokia
- BARCELONA
- Jasotako tokia
- MARKINA-XEMEIN
- Biltzailea
- AZKUE, RESURRECCION MARIA DE
BEREZKO TESTUA
I.-Ama, ezkondu, ezkondu, denporea danartean.-Ena alaba ¿zer diraustazu? Ogirikan ez etxean.
-Galburutxu bat topatu neban bidean ostikopean,
zortzi anega kendu neutsazan aurreko bote batean.
Ukulun dringin maspelen dringin
sankulun de blanko txuntxurrun berde
txitxibiribiri rrak eta plau
ardauak onela ipinten nau.
II.-Ama, ezkondu, ezkondu, denporea dan artean.
-Ene alaba ¿zer diraustazu? Ardoarikan ez etxean.
-Masmordotxu bat topatu neban bidean ostikopean,
zortzi kantara atara niozkan aurreko lakaiña batean.
Ukulun dringin maspelen dringin
sankulun de blanko txuntxurrun berde
txitxibiribiri rrak eta plau
ardauak onela ipinten nau."