Euskal kantutegia
- Berezko izenburua
- AMA EZKONDU (IV)
- Testu normalizatua
- AMA EZKONDU
- Kantutegia
- Cancionero Popular Vasco
- Argitalpenaren urtea
- 1922
- Argitaletxea
- BOILEAU
- Argitalpen tokia
- BARCELONA
- Jasotako tokia
- LARRAUN
- Biltzailea
- AZKUE, RESURRECCION MARIA DE
BEREZKO TESTUA
I.Ama, ezkondu; ama ezkondu, gazte geraden artean.Ene alaba, etzeukanagu ogi ta artorik etxean.
Galburutxo bat ekarri nuen garia ondu zanea,
eun erregu berexi nizkan irriarratxo batean.
II.Ama, ezkondu; ama ezkondu, gazte geraden artean.
Ene alaba, etzeukanagu ardo tantorik etxean.
Masmordotxo bat ekarri nuen mastia ondu zanean,
eun kantaro berexi nizkan irriarratxo batean.
III.Ama, ezkondu; ama ezkondu, gazte geraden artean.
Ene alaba, etzeukanagu aragirikan etxean.
Egun batean ari nintzala yosten or labe gaienan,
txantxangorri bat etorri eta eseri aldamenean."