Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ASENTSIO-EGUNA
Testu normalizatua
ASENTSIO-EGUNA
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
LEINTZ-GATZAGA
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I.Asentsio eguna da señalaturik
Kristo zerura doia besoak zabalik
bere disipuluai adios eginik (bis).

II.Napar-irargi bai, Napar-irargi
alargun dirudunok ezkongei aundi (bis),
dirurik eztaukenok or doaz igesi.

III.Agura zar bat daukat oian gaixorik,
oilo bat bere il dotsat, eztauka obekuntzarik
beste bat ilgo neuskio, urten ezpalekit.

IV.Agura zar zar batek ni barko gabean
dantzan erabili nau belaunen gainean,
belaunen gainean da beretzat ustean (bis).

V.Agura zar zar orrek ama neureari
mandatu egin deutso bear nabela ni,
ama gureak badaki, zoroa danarren,
enaizela ni gura agura zar orren."