Euskal kantutegia

Berezko izenburua
BADITU ZAZPI URTHE
Testu normalizatua
BADITU ZAZPI URTE
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
NAFARROA BEHEREA
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I.Baditu zazpi urthe
uraren gainean girela,
sei urtheren bitalla
baizik gurekin eman dugula,
zazpigarrenean yan ditugu
gatua eta xakhurra.

II.Ene mutilik ttipiena,
ene mutilik maitena,
habil hara ta habil hunat,
mastaño horren gainera,
mastaño horren gainerat
eta ageri denez leihorra."