Euskal kantutegia

Berezko izenburua
GOIZETI YAGI ZARA
Testu normalizatua
GOIZ JAIKI ZARA
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
EREÑO
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I.-Leisibatxu zuria dozu, andra gaztea.
-Ondotxu egosita, aita praillea.

II.-Eskutxu zuria dozu,andra gaztea.
-Guantepean erabilita, aita praillea.

III.-¿Semerik edo badozu, andra gaztea.
- Semetxu bi daukadaz, aita praillea.

IV.-¿Semak nun dituzu, andra gaztea.
-Eskolal erakusten, aita praillea.

V.-¿Senarrik edo badozu, andra gaztea.
- Senarra biajean, aita praillea.

VI.-¿Ezagutuko etezenduke senar zeurea?
-Lengo erropakin baletor bai, aita prailea.

VII.-Laztan emongo neuskizu, andra gaztea.
-Ibaia dago bitarte, aita praillea.

VIII.-Berton itoko alzara, andra gaztea.
-Berori txalupa dala, aita praillea.

IX.-Suak erreko alzaitu, andra gaztea.
-Berori egurra dala, aita praillea.

X.-Agur, agur, agur, andra gaztea.
-Beyoa ondo ondo, aita praillea."