Euskal kantutegia

Berezko izenburua
IZAR EDERRAK (I)
Testu normalizatua
IZAR EDERRAK
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
EREÑO
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I.Izar ederrak argi egiten dau
zeru altuan bakarrik;
ezta bakarrik, lagunak ditu
Jaun zerukoak emonik.

II.Zazpi aingeru aldean ditu,
zortzigarrena gaixorik;
zazpi mediku ekarri deutsez
India-Madriletatik

III.Gaur amarretan ilgo naz eta
erdu neure entierrura,
gorputz santu au enterraduta
igongo dozu korura.

IV.Andixek bera yatsiko zara
Birjina Amaren ortura.
.........................................
.........................................

V.Artu kabeliña bat eskura,
larrosatxu bat mosura,
mundu guztiak esan eztaian
neure lutua dozula.

VI.Aingerutxuok esaten dabe
Salbean Abe Maria,
gero guztiok gozadu daigun
zeru altuan gloria.
Amen Abe Maria."