Euskal kantutegia

Berezko izenburua
NERE SEME TTIPIENA
Testu normalizatua
NERE SEME TXIKIENA
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
ZIBURU
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I.Nere seme ttipiena,
ik emaiten dautak pena.
Abil arat, abil onerat
masta gainaren puntarat,
ean ageri den untzirik
edo bertzenaz leiorrik.

II.Ai aita, eldu nuzu
biotza arras tristerik,
eztut ikusi ez untzirik,
ez eta ere leiorrik;
yoan bear baldin baduzue
il nazazue leenik.

III.Nere seme ttipiena,
ik emaiten dautak pena.
Abil arat, abil onerat
masta gainaren puntarat,
ean ageri den untzirik
edo bertzenaz leiorrik.

IV.AI aita, aldu nuzu
biotza alegerarik;
ikusi dut orain untzia
bai eta ere leiorra:
zure alaba Maria
leioan yosten yarria."