Euskal kantutegia

Berezko izenburua
XORINOAK KAIOLAN
Testu normalizatua
TXORIA KAIOLAN
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
AINHOA
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I.Xoriñoak kaiolan
tristerik du kantatzen
duelarikan zer yan zer edan
kanpoa du desiratzen
zeren, zeren
libertatea zoin eder den.

II.Barda amets egin dut
ikusirik maitea,
ikusi eta ezin mintza, ezin mintza
¡oi hau penaren handia
eta tristea!
Desiratzen nuen hiltzea.

III.Xori banintz, bele banintz,
giristino bezala,
zure ganberan sar nindaite
saguño bat bezala,
neure pena-dolorien
zuri deklaratzera."