Euskal kantutegia

Berezko izenburua
TRINIDADEAK DITU
Testu normalizatua
TRINIDADEAK DITU
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
BAKAIKU
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I.Urteak il bi ditu
alegerarik,
Maiatza ta Apirila
loraz beterik.

II.Maiatzaren lenena
Santa Pilipe,
andik irugarrena
Santa Kurutze.

III.Asentsioak eta
Gorputz Kristiak
eldu dire Pazkoak
maiatzekoak

IV.Asentsio egunak
señalaturik
Kristo zerura dijoa
besoak zabalik.

V.-Uso zuri ederra
¿zeruan zer berri?
-Zeruan berri onak
orain eta beti.

VI.¿Zerutik zer dakazu
señalaturik?
-Olibera-ardatxoa
Birjineak emanik.

VII.Erramu urrun da ta
igarri (1) ezpaledi.
-Eztala igartuten
zeruko lorarik eta
Birjineak emanik."