Euskal kantutegia

Berezko izenburua
¡AI AU GABAREN!
Testu normalizatua
AI HAU GABAREN!
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
ALTZO
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I.¡Ai au gabaren preziosoa!
Jesus yaio da Belenen.
Etxe onetan sartu otedan
bila gabiltza beronen.

II.Erdiok gara olagizonak
beste erdiok arotzak;
limosnatxo bat egitekotzat
bigundu bediz biotzak.

III.Ama gureak bere beiari
kaikua ezne bildurik,
epel-epelik, giro-girorik,
artu baleio gustorik.

IV.Or goitik eta beraiñokoak
artzain zarraren saltoak,
bildots andia lepoan duela
altxa ezinik orpoak.

V.Belaunbikoka yoan ginaden
Nazaretikan Belena,
geuk adoratu bear gendula
Jesus Maisua lenena."