Euskal kantutegia

Berezko izenburua
IZOTZETAN
Testu normalizatua
HIZOTZETAN
Kantutegia
Cancionero Popular Vasco
Argitalpenaren urtea
1922
Argitaletxea
BOILEAU
Argitalpen tokia
BARCELONA
Jasotako tokia
URDIAIN
Biltzailea
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

BEREZKO TESTUA

I.Izotzetan, elurretan, abenduko gau luzetan,
beste guztiak oian eta gu gaixuok oin utsetan.

II.Arantzazu ¿zer dakazu? Ur goiena, ur barrena.
Ur goiena, urbarrena, urte berri egun ona

III.Etxe onetan sar dadiela bakearekin osasuna,
bakearekin osasuna, onarekin ondasuna.

IV.Etxe ontako nagosi jaunak poltsea txintxirrinduna,
poltsea txintxirrinduna, zirarrez ezpataduna.

V.Gure baratzean berar ona, ark botatzen du usai ona.
Goian goian irargia, erdi-erdian krabelina."