Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ARNO ON ON ON HUNTARIK
Testu normalizatua
ARDO ON ON ON HONETATIK
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
SARA
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Arno on, on, on huntarik
edan dezagun gogotik,
Mozkor-horditzearen beldurragatik.
Pasa banindadi
Berriz hemen gaindi,
Irri egin nezoke barrika horri.
Diskurtsak eginez,
Tragoño zonbeit edanez,
Arnua edan, basua bete,
Irri eginez botoila hutsez,
Ustez hola hobe den zonbeit arratsaldez.

2. Igande arrats batean
Lau lagunen artean,
Botoila bana arno edan ginian.
Lauak gazteak ginen,
Gauaz arrantzatzerat joaiten ginen.
Hetarik batño zen,
Hura Pedroño zen.
Haren itzulipurdiak
Iduri iautzuriak;
Ikara bai lezake Turko handia."